Itxaro Borda

Neguko jokoak

2026ko otsailaren 11
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Milanoko neguko jokoak ireki berri dira. Bi aste iraunen dute berdeenak, ekologikoenak eta iraunkorrenak izanen zirela hitz eman lehiaketa olinpiko hauek. Munduko estatu kirolari bakoitzak medailak espero ditu bere herri-egoa sustatzeko, Euskal Herriak barne bere txapeldunekin, duda izpirik gabe.

Hala ere Italiatik datozkigun irudiak bikoitzak dira. Batetik kirolarien balentriak ikusten ditugu alegiazko elurretan lerratzen, eta bestetik, Milanoko karriketan bildu eta indar armatuek gogor zapaldu ikasle eta aurkarien ekinak. Lonbardian omen dira, gainera, Ameriketako Migrazio Poliziako kide zenbait Meloniren miliziak laguntzeko.

Egia da neguko joko olinpikoak aberrazio hutsak direla. Mendien ingurune zaurgarria inpaktatzen dute eta ez beti onerako. Bertan bizi direnen baldintza ekonomikoak ere larritzen dituzte, egoitzen arazoa demagun bere goien gradura eramanez.

Industrialak bilakatuak diren kanpoko kirol mota gehienak kezkagarriak dira, hondakinen kudeaketaren aldetik bereziki. Plazera ala inbaditzea, ez dakigu naturarentzat zer den hobea…

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA