Itxaro Borda

Nic çugatik amore

2025eko urriaren 11
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ehun urteak ospatzen ditu Baionako Euskal Museoak, eta karia horretara, hiru hilabetez, Bernat Etxepareren Linguae vasconum Primitiae ikusiko dugu, gure begi propioez. Agerpena larunbat honetan estreinatuko da, goizeko hamaiketan, eskualdeko hainbat kargudunen presentzian. Frantziako Liburutegi Nazionalak dio museoari euskarazko lehen liburua prestatzen. 1545eko edizioa da, ale bakarra, eta hurbiltasun fisiko horretaz gozatzeko parada ukanen dugu beraz. Orain arte ikerlari patentatuek baizik ez zuten liburu-umezurtz zirraragarri hau haztatzen ahal... Hemendik aitzina X-files eta Twin Peaks zaleek ere bai!

Etxepareren lana Baionara itzuli delako aitzakiaz balia hainbat gertakari kultural badira iragarriak. Momentu garrantzitsua da. Judizio jeneralaz ari baitzaigu, amorosen disputez eta emazteen faborez. Dena dago obra horretan, tragedia, fedea eta erotismoa, oro nahas, irakurleok maite dugun bezala... Euskarari gainera, etorkizun ederra opatzen zion, bere ohiko mugetatik ateratzen zen ber. Horretan dugu bai lanik handiena!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.