Txikitatik pasionatu naute espazioaren konkistak eta galaxia honetako planeta ezberdinen bilakaerek. Denbora pasa dezaket oraino Oihanarteko lobiroan, burua altxaturik, ortzi iluneko izar eta bide esnetsuak zehazten. Dagoeneko Sky Tonight aplikazioa daramat telefonoan, Orioniden meteoro euriak noizko eta izarbelak nola lerrokatzen diren jakiteko. Ez naiz aspertzen, eta menturaz, ez banintz hain ahula izan matematiketan, gaur egun astronomo nintzateke, edo gutxienez, errazagoa baita, astrologo!
Azken berrien arabera Marteko sumendien aktibitate zantzuek frogatzen dute birla hori ez dela arras hila. Tharsisen hanturan kokatzen den Alba Mons izeneko sumendi animala pitzatzen ikusten dute lurreko behatokietako ikerle bereziki errusiarrek. Arteka horietatik hidrogeno kloruro keak usnatzen eta susmatzen omen ditu Marteren orbitan dabilen Europar Espazio Agentziako ExoMars zundak. Laba ordoki borealak hedatzen dira Elon Musk eta bere lagunek kolonizatu nahiko luketen bihotz likidoarekiko borobil gorriaren azalean.
Ez hunki, otoi, Marte eta Venus, ene bi planeta fetitxeak.