Itxaro Borda

Ostreopsis

2026ko uztailaren 24a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Euskal kostalde honetako hainbat hondartza itxiak (izan) dira, karabela portugesaren edo marmokaren presentziagatik. Itsasoak mikroplastikoz emokatuak dira eta uren tenperaturak gora doaz geldirik gabe. Bertako bizitzarekiko ondorio latzak ditu beroteak: arrainek hatsa har dezakete doi-doia, baleek beren sunda biologikoen seinaleak galtzear dituzte eta antolaketa genetiko berriak ari dira gertatzen anfibio askoren molekuletan.

Luzaz Mediterraneo hegietan errotzen baldin bazen, azken urte hauetan ostreopsis izeneko itsas belar toxikoak Bizkaiko golkoko lehorrak inbaditzen ditu uda guziez. Urak beilegiz koloreztatzen dabil eta hatsa hartzeko orduan narritadurak garatzen dira bainatzaileen biriketan. Gure plaietan alga horren hedapen ikusgarria seinalatu da hilabete honen lehen egunetan, urak beroegiak direlako.

Mikroalga horiek beharrezkoak dira fotosintesia egiteko eta atmosferako karbono dioxidoa harrapatzeko, baina urak dakartzan beste ekai kutsagarriekin ezkontzen direnean, gizakiaren osagarriarentzat lanjerosak bilakatzen dira...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA