Itxaro Borda

Patriarkatua

2026ko irailaren 11
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Munduan barna, egunero, hiru emakumeetatik batek biolentzia sexualak jasaten dituela diote estatistikek. Duela bi urte, Izturitzeko harpeetan hitzaldia eman zuen Pascal Picq paleoantropologoak erakusten duenez, bortxaketak egiteko eta emakumeak erailtzeko orduan ezaguna da homo sapiens espeziea. Gizonak, adibidez, are biolentoagoak bilakatzen omen dira haurdunaldi bukaeretan. Errenazimendutik hona, emazteak baztertu dira plazetatik, bizitza pribatuaren eta etxeko anderearen kontzeptuak moldatzen ziren bitartean.

Gizonari bere nortasun biologikoaren izenean sexu eta botere patriarkalerako joera larriak onartzen zaizkio. Modelo orokorraren arabera, emazteak eztiagoak eta sumituagoak dira. Pascal Picq-ek argi uzten du, historiaurrean, emakumeak gizaki arruntak izanki, elur-orein ehizara joaten zirela eta beren leku propioa zeukatela orduko jendarte erdi-nomadetan. Antropologoak azpimarratzen du misoginia eta emakumeen dominaziorako legitimitatea eraikuntza kulturalak direla... eta ez dirudi numerikoan oinarritu gizarteak eredua aldatzeko gogo handirik duenik!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA