Itxaro Borda

Pogacar

2026ko uztailaren 23a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Frantziako Itzulia, —horrela deitzen genion haur hotzak ginen urteetan—, bukatuko zaigu Bira baten idazteko denborarik utzi gabe. Gauzak asko aldatu dira bistan dena, dopatuak izanagatik, gizaki sufrituen antzera Tour mitikoa irabazten zuten erraldoien garaitik hona: oroitzen zarete Pantani nola nagusitu zen Ventoux kaskoan, Perurenaren balentriez edo Eddy Merckx kanibalari, bide ertzeko ikusle batek hatsa moztu zion ukabilkada zelan eman zion Puy de Dôme gailurrean gora zihoala?

Lance Armstrongek lasterraldia simulakro kimiko baten mailara apaldu zuen, kirola, hoberenen arteko lehia zelako sinestea mila pusketan apurtuz. Gutariko batzuk inozentzia erabat galdu genuen orduan. Belaunaldi berriko ziklistekin egia erran, bereziki Pogacar hain gisakoarekin, ez da gehiago ezustekorik bideetan, are gutxiago sailkapenetan, kurtsa hasi eta hiru egunen buruan guziak plegatua irudi duelako. Pogacarrek ez die porroska mikorik uzten arerioei eta bitartean, aitzinako ziklismoaren lege onartuak errausten ditu: noraino? Horixe liteke gure galdera bakarra...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA