Itxaro Borda

Politika-fikzioa

2026ko maiatzaren 6a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Parisen gertatuko da. Euskal Herri puska hau ere inpaktatuko du segur: datorren urtean presidente hauteskundeak dira Frantzian eta baliteke RN alderdiak irabaztea, boterera eskuin muturreko Bardella gaztea ekarriz. Azken asteotan, izparringi arrosak herritarrak bezatzen dabiltza, frantsesen oinarrizko errege-nostalgia kitzikatzen, Borboi-Siziliako Maria Carolinarekin Bardellak duen eta serioa omen den love affair delakoaren argazkiak ausarki zabalduz! Borboi bat oraino? Ze nazka!

Eskuineko prentsa gatibatua eta Pierre-Edouard Sterinen trakako miliardunak ari dira jendeak lasaitzen, oturuntza erraldoiak antolatuz Normandian edo Bretainian adibidez: 2027tik aitzinako politika arloa etengabeko besta bat izanen dela dirudi. Etzidamuko ospakizun horietan erregetiar distira ezkonduko bide da agur naziarekin, deblauki, solas xenofobo eta homofoboak tartean.

Erraza da politika-fikzio beldurgarria egitea, glamourra eta boterea uztartuz. Baina errealitate hauxe da: noiz ikusi dira aberatsenak boterera ekarriko dituzten behartsuenen alde borrokatzen?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA