Itxaro Borda

Poto

2026ko azaroaren 22a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gure eskualdean, beste askotan bezala, bekatu kultural argiak badira, barkamenik ez dutenak eta garesti ordaintzen direnak gainera. Horietatik bat txapelketako bertso saio batean poto egitearena da. Izugarria. Haur gaizo bati ipurdi kakaztua garbitu ezina edo pixa egitean komunean preso dauden ikasleen kontakizunak erabat eskatologikoak izan arren... jendea irri larriz lehertzen dela ohartzen gara, baina poto egiteak publiko zabal eta bildua hormatzen du. Telebistako iritzi emaileak berak zalantzetan hozten nabaritzen ditugu planeta hau lehertu bailitzan!

1991ko Gipuzkoako txapelketako Jon Sarasuaren tongoa baino larriagoa da potoa. Lehena nahitara egiten du bertsolariak, baina bigarrena nahigabeko istripu linguistikoa da, bertsoa, ororen buru, maingu, bastart eta arrotz eginez. Potoa egin duen bertsolariak ondoko asteko kroniketan bere hanka-sartze mortalaren inguruko komentarioak irakurri behar ditu, ahalkearen zama areagotuz. Poto semantikoak, poto lapsusak, poto homonimoak, denak hor dira euskaldunon mundu mentalaren mugarri!

Izaki arraroak gara, duda izpirik gabe.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA