Itxaro Borda

Puta mardulak

2025eko abenduaren 11
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gizarte heterosexual merkantilistaren araberako edertasuna gauzatzen duten neska gazteek ez dute beti hitz egiteko modurik distiratsuena baliatzen beren lehiakideak aipatzeko orduan. Iragan asteburuan ospatu da Miss France delakoen izendatzeko saioa eta bertan, azken hautaketarako sailkapenetik kanpo geratu Probentzako eta Akitania berriko Ainhoa Lahiteten arteko elkarrizketa bat biral egin da sare sozialetan: aukeratu hamabiak «puta mardulak» zirela erran zuen batek, eta besteak, ateraldia baieztatu zion!

Harritzen gara pixka bat emazteek hiztegi gordina harilkatzen dutenean, ez garelako horrela heziak izan, egiazki. Baina eredua estatuaren buruetatik datorkigu: duela zenbait egun, Brigitte Macronek berak, bortxatzaile susmoa duen Ari Abittan standup egilearen ikusgarria trabatu zuten #nous toutes taldeko ihardukitzaileak «alu zikin» batzuk baizik ez zirela adierazi zuen, ahoan bilorik gabe... Hara, emazteen alde hitzemana zen Macronen presidentetza, emakume apaletsi eta erasoei laidoka bururatzen dela. Nork usteko zuen?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.