Itxaro Borda

Riau-riau

2026ko uztailaren 7a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hasi dira sanferminak, etxeko laborarientzat oporrak eta gainerakoentzat jendetzan urtzeko estakuru ederrak! XIX. mende bukaeran, Elizanburuk ere Iruñeko feriak kantatu zituen, Andaluziatik arribatu ehun zaldiak eta sakelako hiru arditak ... baina gaurko festazaleek ez dute zaldirik gurutzatzen, baizik eta musika bandak karriketan, oilasko erreak txosnetan, eratorri urbanoak, lagunak gauak zuritzen... eta gu hemen, San Izpirituko Monte Carlo ostatuko telebistan, entzierroa pantailan, euskaraz, kafearekin batera gozatzen...

Egia da azken hamarkada hauetan festaren ideia ilunago datorkigula, giro ona baino gehiago aipatzen direlako maila ezberdineko eraso sexual larriak. Tragedia intimo horiek, luzaz, txanponaren pil aldean atxiki dira, inbisibilizatuak, genero zaurgarrienak jotzen zituztelako agian. Baina sanferminek begiak irekiarazi zizkigun gertakizun izugarri batzuen karietara. Aski dira hemen 2008ko Nagore Laffagen erailketa eta duela hamar urteko manadaren talde bortxaketa oroitaraztea. Besteak beste.

Memoriaren riau-riau isila zor diegu eta festa arduratsuak ere bai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA