Itxaro Borda

Shakiraren takoiak

2026ko azaroaren 15a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Duela gutxi Laura Penagos adiskidearen artikulu bat irakurri dut, zeinetan salatzen zuen umore pixka batekin, nola Iruñean bizi zela, bertako feministen partetik ohar batzuk jasotzen zituen femeninoegia zelako itxuraz bederen: Shakiraren takoiekin zebilen, ezpainak karmin eta ileak narko-beltz! Egia da euskaldun emakumeok jantzi ilunetan beztitzen garela, guziek ilea mozteko era berdinarekin, aldarrikapen kamisetekin... benetako euskaldun gisa agertzeko ereduei konformatzeko dugun moduen zerrenda ad libitum luza nezakeela.

Laura Penagosek berriki entzun dituenak hauteman zituen Tupintegiko Roxalik ere, 1930. urteen inguruan sortu eta plazaratu zen Iturralde batek izenpeturiko kanta haren arabera. Kolektiboki ez dugu biziki maite edonor gutaz trufa dadin, baina ze loria gure auzoko etxetiar pikarrai baten alaba Parisera neskame joanaz burlatzea: euskara galdu zuen, frantsesa ez ikasi, urguiluak jana ibilki zen herrian barna, zut-zuta, aztal luzeekin, biloak hori eta ezpainak gorri, xanxuikaskoipauskaldun txistuka!

Nahikoa jansenistak gelditu gara, ezta?

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA