Itxaro Borda

Tarrapataz

2025eko irailaren 12a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Macronek tarrapataz izendatu du bere lehen ministroa, Bayrouren despedidaren biharamunean bertan. Uste gabetarik harrapatu nau, nire fantasma anarkistak prentsa-abisu soil batez ezeztatuz: boterearen bakantzak guretzat ere hala dira, ezta? Pentsatzekoa da Bayrou erori aitzineko egunetan hautatua zuela Macronek bere gizona, eskuin muturrarekiko gizonik konpatibleena aldion. Ezkerraren itzalak ezagunak dira, baina berriro, 2024ko uztailaren 7ko hauteskundeen emaitzak ukatzen ditu presidente neoliberalak.

Lecornu, halaber, goiz edo berant eroriko da, Batzarrean ez baitu gehiengorik. Ez nuke Kasandra gisako lanetan ibili nahi, kristalezko birlarik ez duen kronikagile bizitorearen tentazio hori den arren. Aski da igurikatzea, fruta mardul onduegi baten pare lehertuko da hondamendi politikoa dirudien zorura! 2027ko epea urrun da eta gauza asko gertatzen ahal da tarte horretan. Segur da, haatik, herritar arrunten destinoa berdin zalantzakorra datekeela Macronek kopiatu-itsatsi berri duen ministro honekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.