Onintza Enbeita
BIRA

Transmisioa

2023ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
Gu baino lehen konturatzen dira besteak egiten ari garenaren balioaz. Nafarroako Gobernuak ez du nahi musikariak ikastetxeetara joaterik. Ez behintzat euskaldunak badira. Gauza asko nahasten dira tripetan halako erabakien berri irakurtzean. Batetik, pentsatzen duzu faxismoa gelditzeko ez dagoela zertan hain faxista ez direnei, baina ia berdin gorroto zaituztenei, ezer entregatzerik. Eta bestetik, iruditzen zaizu, akordio politiko-instituzionalak ondo egon daitezkeela, baina herriak beste leku batzuetatik bultza egin behar duela.

Guk ez dugu asmatu transmisioaren garrantzia. Gerra kronikak idatzi dizkigutenek, adibidez, ondo jakin dute zer kontatu eta transmititu behar den. Irabazleek beti jakin dute datozenei gauzak haien erara eta haien gauzak transmititzearen garrantzia zein den. Hutsuneek erakutsi digute guri galdu dugunaren balioa, eta zuloek erakutsiko dute Nafarroako ikastetxeetan euskaraz kantatzen duten musikariak ikastetxeetan izateak zer eman dien. Gauza gehiago kendu beharko dizkigute haria erabat eteteko, baina ez da kasualitatea etete hau hezkuntzatik etortzea. Hain zuzen ere, ikasgeletan jokoan dagoena, etorkizuna da. Ez dakit besteok adi ote gauden transmisioaren txipa itzali barik mantentzeko, eta hala behar denero ekiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.