Badirudi, herriko bozen bezperako azken sekuentzia honetan, Frantziako prentsarentzat eta bertako eskuineko alderdi politikoentzat, ezkerra eta ezker muturra direla etsai bakarrak. Lyonen, ultra eskuineko gazte bat hiltzeraino zurratu dute ultra ezkerreko militante batzuek eta Biltzar Nazionalean diputatuek minutu bateko isiltasuna eskaini diote eskuinak jada martiritzat jotzen duenaren ohorez. Ongi badakigu, guk ere, mugimendu batek bere lerroetan martiri bat kontatzen duelarik, biktima gisa jokatzen ahal duela, jendearen bihotzak, eta bozkatzeko tenorean eskuak, ikararazteko emozioa sustatuz. Frantzian halaber, Ameriketako Estatu Batuetan Charly Kirk influentzerrarekin gertatua errepikatzen ari delako sentsazioa daukagu.
Udal hauteskundeak giro ezinago nahasian garatzen ari dira, eskuin muturrarentzat 2027ko presidente hauteskundeen atari baino ez direla gainera. Frantzia Intsumisoa baztertzeko aitzakia aurkitu dute Batzar Nazionalean agertzen diren talde guziek, sozialistetatik haste.
Turbulentzia artetik dator piztia…