Itxaro Borda

Urbia et orbi

2026ko irailaren 1a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Udako azken mirari gisa, lainoak Arantzazu gaina nola troxatu duen ikustea hunkigarria suertatu zait. Bat-batean erori da, abisatu barik, estalki zurbil baten antzera. Lantzer arin batek busti ditu bazterrak eta agian, bihar edo etzi, egarriz okre diren larreak eta mendi mazelak berde iratzarriko dira. Eskertuko dute.

Espero dut, irakurle, pausatzeko aukera ukan duzula. Eguneroko kezka nagusiak ahantzi dituzula bulta batez. Edo ez. Munduak eta mendeak ez digute atseden hartzeko betarik ematen: Sabino Ormazabal lagunak utzi gaitu —doluminak— eta nik, burugabe dohakabe plantan, ez dut oraino, bilatu arren, Gandiagaren Hiru gizon bakarka olerki bildumaren ale fisikorik harrapatu.

Sasoi berri baten hasiera jotzen du Bira kantoiko kronika honek, arraileria zeregin serioa dela ohartzeko doia. Gauza larriak aipatuko ditugu izparringiaren izkina honetan, baina noiztenka, bizitzeko plazer tantak ere isuri ditzakegu hitzen gorputz idorretara. Plazerra pribilegio bat ez baldin bada bederen, etsipenetik izura garamatzaten garai hauetan.

Lehen agurra Urbia et orbi…

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA