Itxaro Borda

Urririk

2026ko azaroaren 7a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Azaroaren 19an, 10:51tik aitzina urte bukaera arte, emazteak urririk ariko dira lanean, Europar mailako gizonezkoen eta emakumezkoen soldata arrakalaren arabera. Eurostat erakundearen zenbakiek agertzen dute argiki emazteen hilabete sariak gizonezkoenak baino % 11,1 apalagoak direla. Gloriosak paristar talde feministak du kalkulu hau egiten 2016az geroztik.

Azken manifestaldietan ikusi kartoi bateko aldarrikapenak hausnarra urratu didala aitor dut: «Zakil bat bilatzen dut soldata hobeago baten trukean!». Hitz gordinak behialako errealitatea salatzeko. Diru gehiagok erran nahi baitu, neurri batean, askatasun gehiago premiazko zereginak konplitzeko orduan. Bi ardatz aipatzen dira egoeraren aldatzeko: batetik, enpresak berdintasuna egiaztatzera behartzea, eta bestetik, nagusiki emakumeek betetzen dituzten enpleguen ordainketak ber kontsideratzea.

Arrakala txikitzen dabil, baina Europa itoko duen eskuin muturraren oldearekin hobekuntza menturak oro kalenda grekoetara aurtikiak izateko beldurra bada, eskuineko ideologoentzat emaztearen lekua etxeko sukaldea delako -eta ohea alaina!

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA