Uda batez ukan dut Usurbilen aste zenbaiten pasatzeko zoriona. Santuena auzoan kokatzen nintzen zehazki, arrats apaletan Amazona erraldoiaren antzera xuxurlari ozen isurtzen den Oria ibaiaz bestaldeko ezpondan. Usurbil urbano eta funtsez euskaraduna nuen ezagutzen, baina ez elizaren oinetan hedatzen den baratzez eta Ingemar enpresa itxiaren itzalez estali eremu zirraragarria: zubia pasatu orduko beste mundu bat da, ezkerretik Zubietara eta eskuinetik Txoko Aldera luzatzen den bideak zurkaiztua!
Asteburu honetan lagunak berrikusteko aukera dugu Booktegi proiektuaren bosgarren bestaren karietara. Idazleak hor dira, kantariak, eta ez nor nahi alabaina, irakurleak, literatura online hartzea maite dutenak oro hots. Hiriko musika eskola, Sutegi gela eta bertako jatetxerik ezagunenak okupatuko dituzte, ahantzi gabe Mediateka eta Patri jatetxea, ekitaldi honen ezinbesteko core pilpiratsuak suertatzen direla gutariko anitzentzat.
Hitzaren oihala harilkatzeko egokiak diren lekuak badira gure herrian, Usurbil horietatik da... etorri eta gozatu usu hurbil dugun giroaz!