martxelo otamendi

ANC gabeko hauteskundeak

2024ko martxoaren 19a
05:00
Entzun

Maite dituzte Kataluniako independentziazaleek bozketa estuak, boto alde gutxirekin irabazten —edo galtzen— direnak. 2015eko abenduan, CUPek erabaki beharra zeukan urte hartako iraileko hauteskundeetako irabazle argi Artur Masi presidente izateko botoa emango ote zion. Erabakiak zeukan garrantziagatik, pentsatu zuten egokiena izango zela militanteek batzarrean erabakitzea. Emaitzak —berdinketa, 1.515 alde eta 1.515 aurka— teoria konspiratzaile asko piztu zituen.

Iragan larunbatean, ANCko militanteek erabaki beharra zeukaten erakunde independentziazaleak askotan iragarri zuena, batik bat Junts eta ERC alderdiei presio sartzeko, beteko zuen edo ez; hau da, maiatzaren 12ko Kataluniako hauteskundeetara zerrenda propioarekin aurkeztuko zen. Emaitza: %49,45 ez aurkeztearen alde, eta %48,16 aurkeztearen alde. 98 bozen aldea bakarrik 7.599 boto emaileren artean.

Lasaitu ederra hartu dute Juntsen, ERCn ere bai; baina inori kalte egitekotan Juntsi eta Carles Puigdemonti egingo ziokeen kalte hutsean geratu den Independentziaren Aldeko Zerrenda Zibikoak. Denbora luzez Bruselako erbestean Puigdemonten alboan egon den Clara Ponsati Hezkuntza kontseilari ohiak, presidente ohiarekin hautsita, hauteskundeetara aurkezteko asmoa agertu du.

Ponsatik jasoko ditu ANCk zerrenda aurkeztea nahi zutenen botoak?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.