martxelo otamendi

Bateragune, ‘lawfare’ zikina

2024ko urtarrilaren 18a
05:00
Entzun

Asteotan, azaroaren hasieran PSOEk eta Juntsek Pedro Sanchez Espainiako presidente izateko akordioa Belgikan adostu zutenetik, asko erabiltzen ari garen kontzeptua da lawfare, Kataluniako auzi politikoarekin lotuta. Gerra juridikoa ere esaten zaio. Arerio politikoari kalte egiteko helburu politikoarekin eta inolako oinarri judizialik gabe gauzatutako estrategia da. Justiziaren erabilera maltzurra, magistratu batzuen lan zikina politikari batzuen mesedetan.

Sutan daude Katalunian Urriaren 1eko prozesua bultzatu zuten buruzagien aurka estrategia hori gauzatu zuelako PPren gobernuak: gezurrak asmatu, egia balira bezala argitaratu eta fiskaltzaren esku utzi auzia.

Esperientzia handia daukagu gure herrian, horrelako jokabideak proiektu eta herritar askoren aurka erabili baitira hamarkadetan. Bateragune auzia da, beste askoren artean, gure herrian ezagutu dugun lawfare kasu agerikoa, liburuetan ikastekoa. ETAren bukaera bultzatzen eta prestatzen ari ziren ezker abertzaleko bost kide ezagun —Arnaldo Otegi, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Rafa Diez— seina urte eduki zituzten espetxean, egiten ari zirenaren justu kontrakoagatik zigortuta.

Zigorrak oso-osorik beteta iritsi zaie Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren erabakia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.