martxelo otamendi

Telesail politikoak

2024ko urtarrilaren 11
05:00
Entzun

Arrakasta handia eduki zuen Baleukok ekoitzi zuen Altsasu telesailak: %16 ETBn, euskaldunen artean, eta %22,8 TV3n. Polemika gogaikarria sortu zuten betikoek sailarekin, bere fruitua eman zuena: ETBk ez ditu erosiko batzuek gustuko ez dauzkaten eduki politikoko telesail konprometituak. Altsasu-k erakutsi zuenez, arrakastatsuak izan arren.

Programatzaileek atzera egitea beste helbururik ez daukaten kanpainek huts egiten dute TV3n, Kataluniako telebista publikoan, arduradunek eutsi egiten dietelako presioei, lan horiek egiten dituzten profesionalei babesa eskainiz.

Prestigio handiko dokumental saioa da kate horretan Sense Ficció, urteak daramatzana antenan arrakasta handiarekin. Asteartean, Laietana43: el cau de la béstia dokumentala (Laietana 43: piztiaren gordelekua) eskaini zuten; liderrak izan ziren audientzian, %17,1ekin.

Bartzelonako Via Laietanan dauka Espainiako Poliziak Buruzagitza Nagusiaren Egoitza. Kataluniako Intxaurrondo deitu izan diote egoitza horri, torturaren egoitza nagusia izan delako hamarkadetan. Dokumental ausartean, horren berri eman zuten.

Ondoren, TV3n bertan, Maluta Filmsek egindako Apaiz kartzela filma eman zuten, %12ko audientziarekin. Euskarazko film horrek ETB1en zer audientzia eduki zuen ez dakigu, ez dutelako oraindik eman.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.