martxelo otamendi

Errusiarrak Katalunian

2024ko otsailaren 1a
05:00
Entzun

Katalunian duela hamar urte baino gehiago hasi zen prozesuaren inguruan zentzu handirik gabeko burukeria asko irakurri eta entzun ditugu. Denetan handiena, Errusiaren ustezko esku hartze militar agerikoa independentziazaleei laguntzeko helburuarekin.

Bukaeratik hasita, Errusia prest zegoen, independentziazaleen eskaera beteta, bere armadako 10.000 soldadu Kataluniara bidaltzeko independentzia prozesua babesteko.

Hasieratik hasita. CiUko kanpo harremanetako arduradun nagusiak, bere kabuz eta inoren agindua bete gabe, hainbat bilera eduki zituen errusiarrekin, jakiteko zein jarrera zeukan Errusiak Kataluniako prozesuaz. CiUko arduradun horrek adierazi zien bere ingurukoei 10.000 soldadu errusiarren aukera. Inork gutxik hartu zuen serio ideia hori, eta arduradun horren ahoberokeriatzat jo zuten.

Joaquin Agirre Bartzelonako epaileak, ordea, oso parada profitagarria ikusi du CiUko arduradunaren amets hartan Carles Puigdemonten aurkako auzi bat zabaldu eta «traizio delitua» leporatzeko: Espainia haustea beste estatu baten laguntzarekin.

Epaileak badaki delitu hori, oso larria delako, ezin dela sartu ERC eta Junts PSOErekin negoziatzen ari diren amnistia legean, eta horrela zaildu egiten duela Juntsek baiezkoa ematea legeari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.