martxelo otamendi

Eskuz esku Bilbon

2025eko ekainaren 6a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ez zuen 2010era arte ebatzi Kataluniako Parlamentuak 2005ean onartu zuen Autonomia Estatutuaren auzia. Horrenbesteko haserrea eragin zuen katalanen artean Auzitegi Konstituzionalak estatutuari egin zion urraketak, ezen beren burua independentziaren alde inoiz imajinatu ez zuten herritar askok jokabidea aldatu eta independentziazale bihurtu ziren. Kataluniako giroaren uhinak gure herrira iritsi, eta erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku Dago talde zabala sortu zen. Katalunian arrakasta eduki zuten hainbat ekinaldi ekarri zituen gurera: mobilizazioak, herri galdeketak, Euskal Herria gurutzatu zuen giza kate handia... Beroaldian bezala, hotzaldian ere eragina izan du Kataluniako egoerak Gure Esku-n —taldeak izena laburtua du orain—.

Bere jardunari bizkorraldi bat emateko eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen segitzeko, milaka herritar mobilizatzea helburu duen manifestazio batera deitu du Gure Esku-k bihar arratsalderako,  Bilbon, Herri libre bat, Euskal Herriak erabaki goiburuarekin. 

Eusko Legebiltzarrean dauden hiru alderdi nagusiek —EAJk, EH Bilduk eta PSEk— urteak daramatzate bilerak egiten eta paperak trukatzen sekula iristen ez den estatutu berri hori adosteko. Biharko manifestazioak alderdi horiei gogoratuko die testu berriak barruan hartu behar duela erabakitzeko eskubidea.

Garai egokian deituta dago manifestazioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.