martxelo otamendi

Euskara, luzera edo altuera jauzia?

2025eko ekainaren 17a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Imanol Pradales Ajuriaenean sartu bezain azkar abiatu zuten Eusko Jaurlaritzan Osakidetzaren diagnostikoa egin eta irtenbidea bilatzeko mahai sektoriala. Bazekiten herritar asko oso kritiko direla osasun zerbitzuaren egoerarekin —itxaron zerrenda luzeak, medikuen falta…—, eta azken hauteskundeetan jasan duten boto galeraren arrazoi nagusietako bat izan dela. Presa hartu zuten herritarrei ikusarazteko ari zirela zer edo zertan. Ikusiko dugu zer ateratzen den.

Euskararen mahaira ez zuen Jaurlaritzak berehalakoan deitu, euskararen egoera —Osakidetzaren arazoa konpontzea baino lan handiagoa ekar lezake— ez dagoelako urgentziaz konpondu beharreko lanen zerrendan. Ez dute sartu, eta euskaltzaleok ez dugu sarrarazi.

Pradales lehendakariak 2027an emaitza emango duen Jauzia gara ekinaldia iragarri berri du, euskararen inguruan enegarren aldiz kontsentsua adosteko. Era guztietako azterketak eta diagnostikoak egin dizkiogu euskarari hamarkadotan: Euskara Biziberritzeko Planak, sustatzeko kanpainak, akordio soziopolitikoak… Orain arte aurkitu ez duten zer espero dute aurkitzea hurrengo urte erdiko gogoetan? Kontsentsua? Norekin? Euskarari ezarritako oztopo legalekin eta judizialekin defacto ados dauden sozialistekin? Badakite non dagoen kontsentsua.

Euskarak altuerako jauzilariak behar ditu, eta luzerakoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.