martxelo otamendi

Osakidetzaren erreakzio aringarria

2025eko ekainaren 4a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Orain arte Osakidetzako oraingo zuzendaritza komunikazio ahalegin handia egiten ari da arduradunen jokabidea iraganekoa dela erakusteko eta gauzak beste modu batera —langileek askotan salatu dituzten nagusikeria eta lagunkeria albo batera utzita— egingo dituztela adierazteko. Ematen du bidea itxi nahi diola bere irudiari kalte egingo dion edozeri. Are gutxiago, osasun alorreko eragileekin duela hilabete batzuk osatu eta Osakidetzari Ordenagailu bidezko Tomografia Axiala —OTA— zehatza egiteko zeregina daukan Osakidetzako Mahaia bere azken fasera iristen ari denean. Zaila daukate, zaila daukatenez, Osakidetzako arduradunek mahaikide guztien adostasuna lortzea.

Azkeneko txinparta egunotan piztu da. Osakidetzako arduradun batek kontuak eskatu dizkio bere borondatez eta lanordutik kanpo egoera terminalean zegoen ume bati laguntza aringarria eskaini dion pediatrari. Ohartarazpena egin diote mediku onek berezkoa duten humanitateaz jardun duen medikuari, eta ez zorionak emateko asmoz.

Auzia komunikabideetan agertu da, eta, garai berrian gaudela erakutsi nahian, zeregin hori borondatezkoa eta gainsoldatarik gabekoa izan barik egiturazkoa izango dela iragarri du ziztu bizian Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak.

Orain da garaia, nonbait, Osakidetzari eskaerak egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.