martxelo otamendi

PP ostera maniobratzen

2025eko uztailaren 2a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Ondo probestu du Carles Puigdemontek Espainiako gobernuburu Pedro Sanchezen egoera ahula. Atzo jakin genuen Alderdi Popularra hasita dagoela harremanetan Sanchez presidente egin zuten alderdiekin —alderdi batzuekin, hobeto esanda—, aztertzeko zer aukera dagoen balizko zentsura mozio batean Alberto Nuñez Feijoori babesa emateko. Hain zuzen, 2018ko maiatzean Sanchezek egin zuena Mariano Rajoyri lanlekua aldarazteko, Moncloako jauregitik Herrialde Katalanetara bidaltzeko, Alacanteko herri bateko jabe erregistratzailetzara.

Puigdemonten alderdikoek esan diote Feijoori haiekin mozioaz hitz egiteko Puigdemontek bulegoa eta etxebizitza dauzkan Errepublikaren Etxera joan beharko duela, Waterloora alegia. PPkoek erantzun diote Juntsi Feijoo ez dela Waterloora joango. Puigdemontek Feijoo erakutsi nahi du bere ondoan, Santos Cerdan espetxeratu berria eseri zen leku berean, eta indar erabakitzailea erakutsi. Feijoo ez, baina ez baztertu hark riderpolitiko bat bidaltzea.

Ez da Feijook Juntsekin egin nahi duen lehen hurbilketa saioa; 2023ko irailean saiatu zen, baina onartezinak iruditu zitzaizkion presidente ohiaren eskaerak.

Junts ez bada, joko du Feijook EAJra? Zaila: harreman txarra daukate —politikan dena posible den arren—, eta Vox tartean bada, hauteskunde gozokia Bildurentzat, koalizioa sozialistekin Gasteizen…

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.