martxelo otamendi

Taiwan, begiratu bai, ukitu ez

2024ko urtarrilaren 16a
05:00
Entzun

Egoera berezian eta horrexegatik interesgarrian dago Formosa esaten geniona —portugesez Ilha Formosa (Uharte Ederra)—, eta gaur egun Taiwan deritzoguna. Munduan dauden gatazka geoestrategikoetako baten epizentroa da uharte hori, Txinako itsasoan Txinaren eta AEBen artean dagoen tentsioaren arrazoi nagusia baita. Fitxa preziatua bientzat.

Alderdi Komunistaren eta Txinako Alderdi Nazionalistaren artean 1945ean jazo zen borroka lehenengoek irabazi zutenean, uharte horretan topatu zuten babesa galtzaileek. Orduz geroztik, egoera bitxian bizi da estatua ez den baina estatu bat balitz bezala funtzionatzen duen uharte txikia, baina kokapen berezia daukana. NBEk ez du estatutzat hartzen, Txinak ezartzen dion betoagatik, eta gaur egun hamahiru estatuk bakarrik onartzen dute, denak oso txikiak. Halere, 1956tik hartzen du parte Olinpiar Jokoetan, Txina Taipei izenarekin.

Interes berezia sortzen dute Taiwango hauteskundeek, esaten digutelako nola dagoen taiwandarren artean Txina handira batzeko edo ez batzeko eztabaida. Hilaren 13an egindakoetan, Txina kontinentaletik bereizita segitzearen alde eta gobernuan dagoen Alderdi Demokratiko Progresistak irabazi zuen, %40rekin, baina gehiengo osoa galduta.

Herritarren «Utz gaitzazue bakean» estrategiak irabazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.