andoni egana
HITZ ETZANAK

Ajeak

2022ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ezagutu nuen berorika egiten zitzaien garaia. Apaizei eta medikuei. Baziren nor, komunitate txiki eta ez hain txikietan. Batzuk, euren erruz, bezeroak galduz joan dira. Besteek, inoiz baino bezero gehiago dute, baina, tamalez, itzala galdu dute.

Pandemia baino lehenagotik zetorren arazoa da. Gehienok ezagutu dugu kasuren bat edo beste oso gertuan. Mediku ikasketak burutu, eta espezialitate jakin batzuetan aritzen zena, ibiltzen zuten oraintxe bai eta oraintxe ez, gaur hemen eta bihar han. Lan-kontratu laburra lan-kontratu motzaren gainean, eta lantokia auskalo noiz eta auskalo non, asko aurkitu da mediku egin eta hamar urtera, bizitza-proiektu bat zurkaizteko modurik gabe. Orain ari dira azaleratzen lehendik zetozen ajeak.Lehen arretan eta pediatrian, esaterako, ez omen dago erreleborik. Hemen ezin bizimodurik ziurtatu eta jendeak hanka egiten omen du osasungintza publikotik pribatura edo beste herrialdeetara. Besteren bizimoduak deus axola ez dion jendea egongo da antolakuntza eta aginte lanetan. Edo okerrago: jaten ematen dion zerbitzu publiko horrek batere inporta ez diona.

Egonkortasuna behar luke komunitate batentzat lanean ari den medikuak. Zenbat denborakoa? Gaixoturiko herritarrekin hika aritzeko adinakoa, esaterako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.