andoni egana

Amaitasuna

2025eko ekainaren 6a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Hitzek kitzikatzen naute. Zaharrek hainbat berriek, eta, asmatuak badira, are handiagoa izaten da nire hunkidura. 

Maddi Etxeberria Lizarrako musikariak bere bakarkako lehen lana aurkeztu du, eta Amaitasuna jarri dio izenburu. Hitz berria; hitz sortua. Hasiera-hasieratik atentzioa ematen duten hitz iradokitzaile horietakoa. «Maitasunaren amaiera eta amaieraren maitasuna» biltzen ditu. «Heriotzak bere baitan izan dezakeelako maitasun handia, eta maitasunak, aldi berean, amaiera asko bere barnean». Ño! Musikari gazte honek badaki kondentsazio poetikoaren zoko-mokoak miatzen! Tristuratik abiatuta egin omen du lan honek bidea…

Maitasunaren amaieraren eta amaieraren maitasunaren kontu honek bestelako ikuspegiak ere izan ditzake, eta niri, Xapre laguna ekarri dit gogora. Ez du poesiatik joko, ez du esaldi jasorik erabiliko, eta hegazkinez ibiltzeak ezinegona sortzen dio. Argi aitortzen du berak ez duela hil nahi. Eta atzera-bueltarik gabeko arrazoi batez zipriztintzen du bere esana: «Hil? Nola nahi izango diat ba, hil! Hik, senitartekoren bat, lagunen bat edo ezagunen bat hiltzen denean pena hartzen duk, ezta? Ba norbera hiltzea duk, senitarteko denak, lagun denak eta ezagun denak bat-batean galtzearen pareko zeozer! Horrek baino pena handiagorik ezin zezakek ezerk eman!». Bizipozetik abiatuta egin du bide bertsua…

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.