andoni egana

Bolatxoak

2024ko urtarrilaren 11
05:00
Entzun

Plastikozko bolatxoak deitu diegu guk. Oraingoz. Plastikozko bolatxoak dira duela hilabete itsasontzi batek zamaren zati bat galdu eta, ondorioz, Galiziako eta Asturiasko hondartzetara heltzen ari diren horiek. Barreiaerrazak bezain atorranteak omen dira biltzeko bost milimetroko diametroa duten piezatxo hauek, eta askotariko erabilpena omen dute.

Guk, oraingoz, plastikozko bolatxoak deitu diegun horiei, pellet edo pellets deitzen ari dira inguruko hizkuntzetan. Badirudi ingelesetik bueltan iritsi zaigula, baina hitzak jatorria latinean duela. Eta senide ugariko familia sortzen asmatu zuen jatorrizko hitzak. Ingurugiroa babesteko pilak jarri behar genituzkeela konturatzen gara; esango digute Prestige-ren krisi hura lotarako pilula askorik hartu gabe txuliatu zuela Mariano Rajoyk; pilota besteren teilatuan dagoela adierazten ari dira Galiziako Xunta eta Espainiako Gobernua...

Ez dakit pellet horrek ze etorkizun izango duen gurean. Txapapoteari galipota deitzen genion itsasertzeko herrietan duela hogei urtera arte, eta orain ez da izango gazterik galipota hitza erabiltzen duenik. Halere, kezkatu ez nau egiten. Itsasoa garbi eta hizkuntza erabiliaren erabiliz maiztua eta narrastua nahiago dut, alderantziz baino.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.