andoni egana

Erantzuna

2024ko apirilaren 18a
05:00
Entzun

«Emakume garrantzitsuoi gertatzen zaizkigu horrelakoak. Ziur nago, gutxi barru, Giocondari ere tartak jaurtiko dizkiotela». Esan zezakeen horrelako zerbait Yolanda Barcinak Nafarroako presidente zela eraso hura egin ziotenean. Baina ez zuen esan.

«Mila esker, baina ez ditut behar. Takoi pittin bat duten oinetakoetara ohitua nago. Lauago hauek zaintiratuak sortzen dizkidate zango-sagarretan», esan zezakeen George Bush semeak, kazetari irakiar hark sandaliak jaurti zizkionean. Ez zuen esan, ordea.

Eraso arin bat jasaten duenak, hasierako sustoa susto, hogeita hamaika eskutik du erantzunaren tonuarekin asmatzen badu. Herenegun, Imanol Pradales EAJko lehendakarigaiari piperbeltz esprai batekin egin zioten eraso. Artatu ostean, ospitaletik ateratzen ikusi genuen. Eta ondoren, guztien gaitzespenak, betikoak, sandaliak baino lauagoak. Balia zezakeen unea, ekintzari beroarena kenduz epelak konbentzitzeko. «Ez ninduela inork ezagutzen? Norbaitek ezagutu nau...», adieraz zezakeen; edo «Ez didate begirada bisustuko. Oso argi daukat gure norabidea»; edo «Mila esker. Baina ez nuen behar. Badut lehendik aski piper herri honi astindu bat emateko». Ez diot horrelakorik entzun, eta kanpainarako lelo leloak asmatu dituztenei oparo ordainduko diete!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.