andoni egana
HITZ ETZANAK

Gaiak

2023ko uztailaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eolikoak bai ala ez, eta ze baldintzatan; gazteak eta lan prekaritatea; etxebizitza; turismo mota askotarikoak; Hezkuntza lege berria eta ondorioak; presoen egoera, egun; herriko alkate berria edo zaharra; Bidasoa hilobi; auto elektrikoak; hedabideen alderoa honako edo halako gaitan; inflazioa eta hilabete bukaerara ezin iritsia; baserri izeneko txaletak; zaborraren kudeaketa gatazkatsua; genero indarkeria; Errusia eta Ukraina; Katalunia zertan den sei urteren buruan; Mendebaldeko Sahara; urrutiko edo hurbileko korrupzio kasuren bat; Osakidetzaren edo Osasunbidearen gainbehera; arnasguneetan euskarak izan duen beherakada...

Ehunka izan zitezkeen gaiak. Ez da aipaturikorik azaldu, oso zeharka ez bada. Bertsopaper lehiaketa bateko epaimahaikide izatea tokatu zait, eta, aurkezturiko hamasei sortatan, lau amatasunari buruzkoak ziren, bi—gai berria gure arloan—, suizidioari buruzkoak, beste bi, sexu-harremanek sor ditzaketen kriki-krakez...

Notariotza lana baino ez dezaket egin. Ez dut neure burua beste ezertarako gai sumatzen. Joera aldaketa bat azaleratzen da gaien hautaketan? Gu-a ezpalduegia dago emozioak konpartitzeko? Ni-a zintzoagoa da? Ez dakit.Pertsonala politikoa dela dioen ideiak bide egin duela dirudi...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.