andoni egana
HITZ ETZANAK

Infiltratua

2023ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Balizko film baten hasiera. Madrilen dabil mutil gaztea. Galdua. 17 urte baino ez ditu. Eta bera Bilboren neurrietara zegoen ohitua. Badaki daukan adinerako heldua ematen duela. Gazte-hazia da, eta horrexek ekarri du saskibaloiaren goi mailara. Baina edonork pentsa dezake 23-24 urte dituela, eta horrek ikara sortzen dio. Gainera, taldekide berriek esan diote urrutira antzematen zaiola euskalduna dela. Hizkerarengatik batik bat. Eta obsesionatzen hasi da. Badaki joan zen udan zer gertatu zen, han, Madrilen. Badaki sarraskiaren erantzule Bilbo-Bilbotik ez, baina inguruetatik iritsitako bat izan zela. Ikusi ditu tipoaren argazkiak Euskal Herriko hormetan. Eta hura eta bera nahastuko balituzte? Ze arriskutan dabil? Ispiluari begira, bizarra egin edo ez egin zalantzan dago.

Telebista programa baten hasiera. Aurkezleak, 1976. urtean Real Madrilera iritsi zen Juanma Lopez Iturriaga saskibaloilari ohi bilbotarrak, reality-aren nondik norakoak azaldu ditu. La caza programan bi talde izango dira. Baina izango da hirugarren talde bat ere, beste bietan infiltratuko dena. Infiltratuen talde honek Lobos izango du izena.

Euskal Telebista errealitatetik hain urrun bizi da? Ez zegoen infiltratuei jartzeko beste izenik, Lobos baino?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.