andoni egana

Tinta tiroka

2023ko abenduaren 23a
05:00
Entzun

Leku-ordu bertsuetan hitzaldi bat eman behar zuen berak. Horrexek harritu nau gehien. Joan zen ostegunean, hogeita lau urteko ikasle batek hamalau lagun hil zituen tiroka Pragako Unibertsitatean, etxean aita hil ondoren. Pertsonok krak! egiteko gaitasuna edonoiz eta edonon daukagu, nonbait.

Hitzaldiarenak harritu nau ni. Ez zen edozein ikasle, hiltzailea. Bere lizentziatura tesiak —munduaren Historiaren arloan kokatuak— Marian Szyjkowski saria merezi izan zuen. Eta hitzaldi bat emateko deitu zioten. Galderak pilatu egiten zaizkit. Prestatu zuen hitzaldia ala bazekien zer egin behar zuen eta ez zion jaramonik egin? Zergatik eman zuen baiezkoa hitzaldirik ez zuela emango sumatzen bazuen? Emateko asmoa bazuen, propio prestatu zuen ala lehendik zeukan diskurtso bat baliatuta askietsi zuen? Irakurri egingo zuen ala esan? Dena idatzia zeukan ala eskema soil bat erabiliko zuen? Inprimatu zuen? Hitzaldia sakelakoa euskarritzat hartuta emateko asmoa zuen? Prestatu al zuen audio-bideorik? Ni, orain arte, sinetsita nengoen hitzaldi baten prestakuntza prozesuan teknologiak maizago huts egiten zuela pertsonak baino…

Aurrerantzean ez naiz hainbeste pipertuko, esaterako, inprimagailuak tinta falta badu. Pertsona ongi dabilen bitartean…

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.