andoni egana
HITZ ETZANAK

Zelofanaz

2021eko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Kimikari suitzar batek asmatu zuen zelofana, XX. mendearen hasieran. Jatetxe batean afaltzen ari zela ardoa isuri zitzaien nonbait mantelaren gainera, eta txerri eginda utzi zuten oihala. Horrelakoak konpondu nahian asmatu zuen zelulosazko gardenkia...

Orduz geroztik zelofana oso erabilia izan da. Eta zentzurik sinbolikoenean ere atera diogu bere zukua. Zelofantzat jotzen dugu edukia biltzeko erabiltzen den geruza orori.

Sherpa Ai Aizkolari Txapelketa Nagusiari begira egon nintzen joan zen igandez. Gol-ek ematen zuen, gazteleraz jakina, eta beste hainbat herrialdetara ere zabaltzekoa zen seinalea. Ez dakit zer gertatu den ETBk ez emateko. Ez dakit aurrerapauso edo atzerapauso den gure usadioak beste hizkuntzetan hedatze hori. Ez dakit antolakuntza modu berri hauetan federazioek zerikusirik duten. Ez dakit aurkezpen moduak dena ilundu eta argi-foku indartsuak ez gaituen bestelako ohitura batzuen menpe jartzen. Dakidan bakarra da, emanaldia hasi zenetik lehen ordubetea igarota, ordu laurden eskas izan zuela edukitik emakume aizkolariek euren lana hasi eta bukatzeko behar izan zuten denbora eta hiru ordu laurden zelofanetik. Gehitxo proportzioan. Gainera, otordu atsegin baten osteko mantel narrastuak beti izango du bere xarma.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.