Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Demokrazia

2022ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
Konstituzioa da Espainiako arau gorena. Eta Espainiako Auzitegi Konstituzionala da han jasotakoa interpretatzeko arduraduna. Legeek, baina, interpretaziorako aukerak uzten dituzte, eta ez da gauza bera lege horiek nork interpretatzen dituen. Horixe dago jokoan Espainian. Eta boterea eduki nahi dute denek.

Ustez, sistema antolatuta dago botere judizialeko erakundeetako ordezkariak —eta baita Konstituzionalekoak ere— herritarrek bozetan emandako botoen arabera aukeratzeko. Baina beti daude zirrikituak, eta nahi duenak topatzen ditu moduak legearen, botere banaketaren eta abarren logika eta zentzu guztiak alboratu eta bereari eusteko. Demokraziaren zentzuaren kontra doa Konstituzionaleko kideak berritzeko prozedurak ahal den toki denetan blokeatzea —CGPJtik hasita—; zentzu horren aurka egiten du alderdi batek—PPk— auzitegi bati eskatzeak —Konstituzionalari— lege proposamen baten bozketa galarazteko. Eta zentzu horrekin tupust egiten du Konstituzionalak Kongresuari «honetan ez sartu» esateak ere. Konstituzionalari berari buruzko legearen tramitazioa geldiarazi dute, zeinak eragin zuzena baitu hango indar korrelazioetan. Demokraziaren arauak demokraziaren kontra erabil daitezke? Legezkoa izango da, baina ez da zilegi. Eta, Maialen Lujanbioren bertsoak gogora ekarrita, faxistak bagoitik botatzen hasteko garaia da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.