maialen akizu 34 172x172

Aldapan

2025eko maiatzaren 25a
05:05
Entzun 00:00:0000:00:00

Gaur izango da Zegama-Aizkorri. Ez daukat daturik, baina irudipenez, sasoi onean dira mendiko lasterketak. Mendi buelta bat ematea aski da ziztuan zenbat pasatzen diren ikusteko. Eta bada kuriosoa iruditzen zaidan kontu bat kirol honen bueltan. Kirolean ere, —eta kirolean nabarmen—, gizonezko eta emakumezkoen kategoriak bereizita ulertzen ditugu, eta esango nuke mendi lasterketetan, nahiz eta kopuruz gizonezkoak gehiago izan, emakumezkoak sona handiagoa hartzen ari direla. Euskal Herrian behinik behin. Ahalegin handirik gabe ekarri ditut gogora dozena erdi izen: Malen Osa, Sara Alonso, Oihana Azkorbebeitia, Oihana Kortazar, Maite Maiora, Lide Urrestarazu, Ainhoa Sanz, Laiane Arrospide. Zortzi. Gizonezkoetan herrikide dudan Aritz Egearena bai, baina ez zait besterik bururatu. Adimentsuk (hala deitzen diote Mihiluzen Inteligentzia Artifizialari, eta niri gustatu) intuizioak frogatzeko balio izaten dit niri; kontrara, ez dit intuiziorik pizten. Galdetu egin diot: «Zein dira Euskal Herriko mendi korrikalari onenak?». Eta nire pozñorako, berak ere, lehenengo, emakumezkoen izenak azpimarratu ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.