Angel Erro.
JIRA

Ardura politikoak

2023ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
Izenaz ez dut ezagutu. Elkarrizketak dakarren argazkiak ez dizkit gauzak gehiegi argitu. Estekan klikatu behar izan dut ondoko adierazpenak zehazki nork esanak zituen jakiteko: ¬ęGaraia da andreok lehen mailako ardura politikoak hartzeko¬Ľ. Beatriz Artolazabal da Gasteizko alkatetzan Gorka Urtaran ordezteko EAJren hautagaia.

Ez zaio arrazoia falta, urruti gaude gizonen eta andreen arteko parekotasunetik, nahiz eta politikarena ez izan ahalegin horretan makurren dagoen arloa. Eman daitezkeen adibideek utzi diote salbuespen bitxi izateari. Nafarroan bertan 2011tik emakume bat izan dugu presidente, hiru emakumezko presidente zehazkiago, eta zantzu guztien arabera aukera dexente dago horrela izaten jarrai dezan 2027ra arte. Alde handia EAEko goi erakundeekin. Bertako hiriburuetako alkate, lurraldeetako ahaldun nagusi edo autonomia erkidegoko lehendakari bakarra ere ez da emakumezkoa izan orain arte, haietako anitz Artolazabalen alderdikide.

Andreok ardura politikoen hartze horren adibide hobea daiteke, beraz, Ana Urtxuegia Lasarte-Oriako alkate ohiarena, ustelkeriagatik espetxera joatea saihetsi berri baitu. (Alderdi batzuetako) politikandreek ere itzuri egiten diete ardura politikoei. Gizonen pare.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.