Maialen Akizu.

Energiakeriak

2023ko abenduaren 21a
05:00
Entzun

Abenduan amaitu zen ia berrehun herrialdek klima larrialdiari buruz egindako COP28 goi bilera, Dubain. Datozen urteetarako bide orri bat ezarri zuen akordioak ageriko premiek bultzatuta, txosten teknikoek argi adierazten baitute eraldaketa sakonagoak behar ditugula ezinbestean. Akordio «historikoa». Hala jo du agintari askok eta askok, titularrek, hedabide handi gehienek: historikoa. Lehen aldiz erregai fosilak esplizituki izendatu dira emisio kutsatzaileen erantzule nagusitzat. Ez dira izendatu soilik egin: akordioak dei egiten du trantsizio bat has dadin. Derrigortasun, baldintza eta presarik gabe, ahal bezala. Gaur egun energia fosilek munduko energiaren %80 suposatzen dute, eta badirudi ezingo garela eurak gabe bizi eurek gu abandonatu ezean.

Bitartean Euskal Autonomia Erkidegoko Trantsizio Energetikoaren Legea onartua izatetik gertuago dago. Zerga autonomikoa iragarri dute lurzoru urbanizaezinetan berriztagarrien instalaziorako. Akordio historikoa baino trantsizio historikoa izateko aldaketak ekologikoa izan behar beharko du ezinbestean energiakeriak utzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.