oihana arana

Erregea

2026ko urriaren 30a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ez dakit zuei gertatzen zaizuen, baina batzuetan ahaztu egiten zait gauza batzuen existentzia. Zein funtzio betetzen duten oso ondo ez dakidan gauzekin gertatzen zait normalean. Boligrafo berdeak, kotxeetako AdBluea eta aurpegirako serumak, adibidez. Norbaitek aipatzen dizkidan arte, niretzat ez dira existitzen. Eta eurei buruzko elkarrizketak amaitzen direnean, berriz uzten diote existitzeari. Inork muturren aurrean jarriko ez balizkit, urteak egon ahalko nintzateke gauza horiei buruz pentsatu gabe.

Ez neukan oso identifikatuta, baina uste dut antzeko zerbait gertatzen zaidala Espainiako errege familiarekin ere. Txatxala samarra naizela pentsatuko duzue, baina benetan ari naiz. Are, hilabete askotan agertu gabe egon eta gero, asteon berriz begien parera agertu zaidalako ari naiz hau idazten. Nire jaioterritik gertu dauden enpresa batzuk ikustera eraman omen zuten Felipe VI.a martitzenean. Hala jaso dute tokiko komunikabideek. Harritu egin nau berriak. Ez gehiegi, ordea. Han eta hemen agertzea da jendeak oroitu gaitzan nahi dugunean denok egiten duguna. Eta hari oso ondo datorkio guri haren azpian gaudela oroitaraztea.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA