Maialen Akizu.

Etxe bat

2024ko urtarrilaren 17a
05:00
Entzun

Astelehenean aurkeztu zuen bere lan berria Gorka Urbizuk. Hasiera bat izenburua jarri dio CDari eta kanta guztiek daramate «bat» artikulua, azken abestiak salbu; sute bat, lilura bat, teoria bat. Eta bada Etxe bat izeneko kanta ere. Lirika gozoz kontatzen du Urbizuk udazkenaren ertzak eman dizkiola egun onak, Zaldieroaren tirak eguneko lehen irria atera, txakurrak gerratik itzuli balitz bezala ferekatu, hogei arte zenbatzen ikasi duela bilobak, bina plater jartzeko esan diola amak eta sarean eskelak leitzen dabilela aita.

Eskeletan ez dator larunbat goizaldean Iruñeko Donibane auzoan topatu zuten etxegabearen hilotzaren izenik. Plazako banku batean aurkitu zuen udaltzaingoak. Iruñeko Udalak helburu nagusitzat jarrita zeukan etxerik ez dutenen auziari heltzea eta Joseba Asironen agintaldia hasi denetik baliabideak areagotu dira horretarako, baina goizetik gauera nekez aldatzen dira gauzak, eta gauetik goizera aisa doaz bizitzak. Etxe bat edozein etxe da; ordea, etxe bat, gutxienez etxe bat behar du edozeinek izateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.