Irakasle jubilatu berri batek aitortzen zidan hasieran kosta egin zitzaiola eguneroko berrira ohitzea. Bigarren Hezkuntzako irakasle izan da, bere ikasgaian eta hezkuntzan pasioa duten horietakoa, eta kontatzen zidan, berarentzat, gazteekin egote hutsa biziago sentitzeko modua zela, egungo joerak eta arazoak nolabait biltzen direla ikasgelan, eta lau hormen eskalak, batzuetan, zeozertxo aldatzen saiatzeko indarra pizten ziola. «Eta hori gauza handia da». Gaur ez dakit greba egingo zukeen. Azken urteetan protokolo demasek, digitalizazioak eta ikasleekin taxuz egoteko aukera faltak eragiten zion azken marmarra. Hezkuntzaren pribatizazioak ere kezkatzen zuen. «Eskola Publikoaren eta Ikastolen artean gabiltza sestran, eta bai, baina bitartean hor dabiltza Opus Dei, Deutsche Schule, Ikasgiltzakoak… denak gure zakutik zurrupa, eta inork ez du ezer esaten». Gorka Urbizuren kanta etorri zait akordura: «Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude».

Horrelaxe daude
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu