Maialen Akizu.

Huntza

2024ko otsailaren 6a
05:00
Entzun

Pasa den larunbatean izan zen Huntza musika-taldearen azken kontzertua. Bilboko 7 Katu Gaztetxerako kontzertu baten aitzakian hasi ziren, 2014an, eta 2024an bukatu dute, Bilboko Miribillan. Ez zuten buruan musikari izaterik; bakoitza bere karrera ikasten ari zen Bizkaiko hiriburuan, eta ez dakit noiz bihurtzen den norbait titulu bako lanbideko musikari, zerbitzari, zaintzaile. Trikitia joko dut nik, eta zuk lagunduko didazu panderoarekin. Biolina hartzeko ere prest dago hura, gure pisukidearen lehengusuaren kuadrillakoa gitarrista da, eta ostegunean aterata baietz baxua eta bateria joko duenen bat topatu. Batzuetan badirudi bilatzen ez denik nekez aurkitzen dela, erabaki egin behar direla nahiak, landu proiektuak, izan zintezkeena ikusteko gai izan; arrakasta lehen plazaratzean lortu behar dela, gero horri eusten jakin, gauzak serio hartzea horretara bakarrik egotea dela, jende onaz baino profesionalez inguratzea komeni dela. Eta jo, denboraren ibiliak zein gutxitan duen koordenatu ardatzetan irudikatzen dugun aldapa gorakor horren antza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.