oihana arana

Lan absentismoa

2025eko abenduaren 4a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Isilik egiten dut beti gure etxetik abiatu eta N-634a hartu arteko bide zatia, paseanteen eta txirrindularien abiaduran, ahal bezain astiro; inguru ezin ederragoari so. Errepidera iristearekin batera pizten dut irratia normalean. Lan absentismoari buruz ari ziren berbetan gaur. Kontzeptu berria zen niretzat.

Elkarrizketatu duten enpresariaren arabera, langileek behar ez dutenean ere hartzen dute baja, jendeak ez omen du-eta lan egiteko gogorik. «Ez dot ulertzen zegaittik pentzetan jakien harrigarrixa, nik be ez dot eukitxen», pentsatu dut neure artean. Bi ideia horiek elkartzea arriskurtsua iruditu zait, halere. Bolumena igo dut apur bat. Iruzur balizko horien gaineko informazioa biltzeko enpresek detektibe pribatuak kontratatzea ohikoa dela esan dute. Langilearen etxe inguruan kamerak jarri eta haren egunerokoa kontrolatzea. Barrenak nahastu dizkit hain xaloki azaldu duten ekintza horren atzean dagoen biolentzia guztiak. Irratia itzali dut azkenean.

Olentzerorena baino gezur handiagoak esaten dizkigute heldutan: langileen eskubideak errespetatu egiten direla, adibidez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.