Angel Erro.
JIRA

Patxada estrategikoa

2023ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Nafarroako Parlamentuko komisioen lehendakariak irailean aukeratu zituzten, eta, gobernua sostengatzen duten alderdien arteko desadostasun batzuen kausaz, haietako zazpi UPNren esku gelditu ziren. Aste honetan, atzera egin eta PSN, Geroa Bai eta EH Bilduren artean banatu dituzte presidentetzak. Ez da makala, berez batzordeen buruek funtzio neutrala duten arren, lana oztopatu dezakete, orain gertatu omen denez. Ezin zen halakorik aurreikusi haiek adostasunik gabe eratzean? Edo ez zen, dena delakoagatik, orduan komeni? Egiazki, ez dut ordukoa ongi gogoan. Baina ez dut bilatu behar.

Politika unea aukeratzeko artea ere bada. Ez dago Iruñean Cristina Ibarrolak agintaldia alkate amaituko ez duela ez dakienik. Ezin da esan aitzakia baten zain daudenik ere, hamaika direlako pilatzen doazkionak. Agian misterio bakarra da haietako zein izanen den zentsura mozioa ekarriko duena. Dataren inguruan duda gutxiago dago. Gertu dago. Atzo Sanchezek eta Diazek gobernu ituna aurkeztu zuten. Amnistiarena ere erdi-bideratua omen dago. PSCk gezurtatu du Bartzelonako alkatetza Junts-eko Xavier Triasi utziko dionik. EAJk eskumenak eskualdatzeko egutegi berri bat aski du. Eta EH Bildu baiezkoa segurtatzen lehena izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.