Hedoi Etxarte

Aipuak osorik irakurtzearen beharraz

2026ko martxoaren 14a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Azaroaren 28an berrogeita hamar urte beteko dira Zeruko Argia aldizkariaren 714. alea argitaratu zenetik. Azala berde iluna zen eta pieza nagusia Telesforo Monzoni egindako elkarrizketa bat zen.

Ez naiz hemen Monzonez (figuraz, ibilbideaz) arituko (nire posizioa, Arrasateko Errekaldetik nola ikusten den Bergarako Olaso dorrea, berriki azaldu dut luze).

Ordea, 1976ko elkarrizketa horretako esaldi bat, oso sarritan eta, esango nuke, iraultza sozialaren kontrako asmoz, boladan jarri da azken urteotan.

Bitxia da, ze elkarrizketa oso mamitsua da, Monzonekin ados egon (eta beraz haren oinordetzarekiko nolabaiteko fideltasunez) ala ez (eta, beraz, interes historiko batekin). Baina horretarako, Monzonen sekuentzia osoa irakurri behar da.

Zera dio Monzonek, elkarrizketa moztu zuen telefono deiari erantzun ostean:

«Nik neuk zalantzarik txikienik gabe eta zeharo gaitzesten dut kapitalismoa. Zeharo, guztiz eta zalantzarik txikiena gabe gaitzesten dut Espainiak Euskal Herrian daukan oligarkia. Oligarkia hori xehatu, desegin eta suntsitu egin behar dugu. Hori egiten ez badugu berak txikituko gaitu. Horra garbi esan, jakin nahi duenak jakin dezan.

Hortik kanpo ni ez nabil teoria batentzat herri baten bila. Herri batentzat bide baten bila nabil. Bide baten edo gehiagoren bila. Txapela batentzat gizon bila ez nabil ni, gizon batentzat txapela bila baizik. Euskal Herriak gaur sozial-molde bat behar izatea eta bihar beste bat gerta daitekeena baita. Nere oinarritzat herria eta herria bakarrik hartzen dut eta momentu bakoitzean nire iduriz herri horrek, herri horren egoerak, beharrek eta problemek eskatzen duten soluzioa ematen saiatuko naiz.

Etengabeko iraultza egin nahi dutenei errespeto osoa diet. Gure herriarentzat onuragarria izango da gainera. Baina nik neuk ez diot bortxaz herriari teoria bat ezarriko. Norbaitek etengabeko iraultza hori egin nahi baldin badu nik onartuko dut talde hori, baina ez diot lagunduko bortxaz ezartzen».

Pena da ikuspegi horren zabalera murritz aurkeztea, ez dut nik pasarte horretan iraultzaileen —eta beraz iraultza sozialaren— inolako menosterik ikusten, ezta, konforme ez egonda, bestelako estrategiak dauzkatenekiko desautorizaziorik ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA