Euskal Herriko Apaizen Koordinakundea - Herria 2000 Eliza

Martxoaren 3koaren urteurrena Gasteizen: Justizia eta elkartasuna

Felix Placer - Agustin Gil
2026ko otsailaren 26a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ondorio tragikoak izan zituen Martxoaren 3 hura joan zenetik 50 urte betetzen dira, non, greba orokor batean, San Frantzisko Asiskoaren elizako asanbladan, langileentzako eskubideak eskatzen zirenen aurka masakre polizial bat gertatu zen. Pedro Martínez Ocio, Jose Castillo, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Bienvenido Perea, eta gero, Juan Gabriel Rodrigo Tarragonan eta Vicente Anton Basaurin erailak izan ziren, beste hainbat zauritu ere eragin zituen errepresio polizial bortitzean. Martxoak 3 Elkarteak buru harturik, urte hauetan guztietan, inpunitate eta ahanztura ororen kontrako erreklamazioa eta exijentzia mantentzen dira, «egiaren, justiziaren, erreparazioaren eta ez Errepikatzeko bermearen alde».

Gertakari haien memoriatik abiatuta, Arabako apaizak garelarik, eta Martxoaren 5eko hileta elizkizunean emandako homilian egin genuen bezala, erreibindikazio hauek erreklamatu eta bat egiten dugu haiekin. Horrela egin dugu urtealdi honetan Euskal Herriko Apaizen Koordinakunde bezala, Kristau Elkarte Herritarrekin eta Herria 2000 Elizarekin batera. Hain data esanguratsuan exijentzia horiek berberak berresten ditugu.

Zapalkuntzazko egoera hauen iturriak salatzen ditugu, kapitalismo menperatzaileari dagozkionak, zeinak oinarrizko giza eskubideen gainetik boteretsuen etekinak jarri, desberdintasun nabarmenak eragin, armazaletasun hazkor eta mehatxagarria sortu, bere gastu ikaragarri handiekin, eta genozidioraino daramaten gerrak hedatzen baititu —adibidez, Gazan—, erasoak —adibidez Venezuelan—, inbasio mehatxuak —adibidez Kuban, Groenlandian—, esklabotasun berriak —adibidez Afrikan—, migrazio gero eta zabalagoak, askorentzat hilgarriak, eta hondamen ekologiko itzulezinera baitarama.

Martxoaren 3a, hain zuzen, ez zen amaitu herriaren memorian odolez markatuta dagoen data hartan. Campanades a mort asko jotzen jarraitzen dute, behin behineko kontratuak direla-eta lan istripuetan hildako hainbat langileren alde, desberdintasun injustuak direla eta, batik bat emakumeak, egoera prekarioan, betiko txirotasunean, gosez, gaizki bizitzen ari direnen alde.

Urteurren honetan, beraz, bat egiten dugu langile klasearentzako salaketekin eta eskubide eta askatasun erreklamazioekin, munduko pertsona eta herrientzat, gizarte ekitatiboaren alde, bizitza duinaren alde. 

Eskatzen diogu Gasteizko gure Elizari, Euskal Herriko Eliza osoari, gertakari tragiko haien urteurren enblematiko honetan, eskain diezaiela babes solidarioa giza eskubideak erreklamatzen dituztenei, eta dagokien justizia biktimei

Gure motibazioak giza duintasunean eta giza eskubideetan oinarrituta daude; Jesus Nazaretekoaren espirituan inspiratzen dira, zeinak aldarrikatu eta praktikan jarri baitzuen pobre eta zapalduentzako askatasun eta itxaropen garai berria.

Eliza bateko kide bezala —zeina bere mezuarekin fidel eta gauzatzaile izatea nahi dugun—, Frantzisko aita santuak egin zuen eta Leon XIV.ak egiten jarraitzen duen bezala, zera diogu: «Ez bazterketako ekonomiari, eta hiltzen duen eta gure gizarteko gaitzen sustrai den inekitateari». Ondorioz, herriarentzako Eliza bat nahi dugu, oinazeak, aspirazioak eta borrokak, baita bere pozak eta itxaropenak, partekatzen dituen Eliza bat nahi dugu.  

Eskatzen diogu, beraz, Gasteizko gure Elizari, Euskal Herriko Eliza osoari, gertakari tragiko haien urteurren enblematiko honetan, eskain diezaiela bere babes solidarioa giza eskubideak erreklamatzen dituztenei, eta dagokien justizia biktimei.

Memoria historikotik, Memoria Gara-rekin, Martxoaren 3ko masakre polizialaren biktimekin eta egia eta justizia osoa erreklamatzen dutenekin solidario, giza eskubideak finkatzen saiatzen diren guztiekin batera ibili nahi dugu, haietan oinarrituz munduak behar duen justizia eta bakea egikaritzeko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA