Txerra Rodriguez.

Aireportuak

2025eko abuztuaren 19a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Baten batek pentsatuko du aireportuekin obsesionatuta nagoela, baina, kontxo, aireportuko hesitik 200 metrotara bizi naiz... Eta, horregatik, gaur leku gutxitan agertzen diren hiru istorio kontatu nahi ditut.

Forondatik hasiko naiz. Wikipedian Forondako aireportua bilatuz gero, ematen du eraikia izan zela inor bizi ez zen lurretan. Baina Wikipedian bertan Otatza bilatuz gero, pista eraiki zen tokian herri bat zegoela ikusiko du irakurleak.

Hurrena, Compostelako Lavacolla aireportura joan nahi nuke. Orain gutxi Gentalha elkartearen azterketa historiko baten berri izan dut. Haren arabera, pista egiteko 2.000 preso politiko erabili zituen faxismoak, eta beharrean hildakoen gorpuak antza hor daude, pista azpiko hilobietan.

Eta, azkenik, Loiura, noski. Aspaldi aipatu nuen hemen bertan Atanasia Mauraza (ze pena estekak jartzeko ezintasun paperezko hau). Aipa nitzake ere aireportuaren munstroak irentsi dituen etxe eta lur produktiboak, edo etxe batzuk 25 urte daramatela botatzeko arriskuan aireportuaren handitzeen ondorioz, edo eguneroko zaratak, kutsadurak edo trafikoak. Baina, abuztuan gaude eta Derion aireportuaren Wikipedia ibiltariak daudela esan nahi nuen. Bai, abioia ikusi orduko, zer konpainia, tamaina, motor, nondik datorren eta abar dakitenak (edo asmatzen dutenak, azkenean berdina baita).

Baten batek pentsatuko du aireportuekin obsesionatuta nagoela...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.