Henderson

EKEAko hasiera

2026ko abuztuaren 12a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bilbon bizi nintzenez, euskaltegitik kanpo euskara erabiltzeko aukera gutxi nituen. Lau edo bost urte ikasten pasatu ostean, nahiko maila ona lortu nuen, eta ikasteari utzi nion. Haatik, euskaltegitik at nire inguruan euskaldun gutxi neukala konturatu nintzen. Esfortzu handiak beharrezkoak ziren hizkuntza praktikatzeko, eta irakaslerik gabeko mintzalaguna/berbalaguna taldeak behartuegiak iruditzen zitzaizkidan. Gero eta gutxiago hitz egin nuen, eta azkenean nire euskara herdoildu egin zen.

Baina ez nekien beste atzerritar batzuk egoera antzeko batean zeudenik. Ezagutzen nituen beste irlandar batzuek elkarrekin euskaraz hitz egiten hastea erabaki zuten, ohitura ez galtzeko, eta talde horretan sartu nintzen. Azken finean, bakoitzak bere bidea egin zuen gaztelaniarekin; euskararekin, ordea, bide bera partekatzen genuen.

Gero, beste herrialde batzuetatik etorritako eta euskara ikasitako batzuk ezagutu genituen. Orduan konturatu ginen elkarrekin euskaraz egiteak zentzu handiagoa zuela, denok partekatzen genuen hizkuntza zelako. Euskara erabiltzeak beste mundu bat ireki zigun Euskal Herrian, eta, gainera, beste kulturak ere ezagutzen hasi ginen arian-arian. Ordurako, konturatu gabe, ez ginen euskara bakarrik praktikatzen ari. Komunitate txiki bat eraikitzen hasiak ginen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA