Maider Arregi

Lagun batek dio

2026ko abuztuaren 8a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Monique Wittigek, frantziar filosofo materialistak eta feministak, bere 1992ko liburuan dio gizonak eta emakumeak klase sozialak direla, ea zer diren bestela. Wittigek dio gizon eta emakume kontzeptuek ez daukatela ezer ontologikorik. Wittigek dio emakume hitzak pentsamendu-sistema heterosexualaren barruan bakarrik daukala esanahia eta emakumea egiten duela gizonekiko harreman sozial espezifiko batek; ez beste ezerk. Wittigek dio harreman hori azpiratze fisikoaren, sinbolikoaren eta ekonomikoaren bidez gauzatzen dela eta hiruak gainditu behar direla emakumeak askatzeko.

Wittigek dio gizonekin mendekotasun harremanik ez daukaten pertsonak ez direla emakumeak. Wittigek dio lesbianak ez direla emakumeak. Wittigek dio feminismoa dela emakume klasea desagerrarazteko borroka egiten duen mugimendua, eta ez emakumetasuna ospatzeko elkartzen dena. Wittigek dio marxismoak ez lukeela sexu/generoen arazoa arazo burges moduan sailkatu beharko eta marxismoaren tresna dialektikoekin azaldu behar dela gizonen eta emakumeen arteko harremana. Finean, Wittigek dio gure eginbeharra dela erakustea arazo indibidualtzat eta pribatutzat hartzen dena klase-arazo historikoa dela izatez.

Lagun batek dio Wittigek dioena errepikatu eta azaldu besterik ez dugula egingo gure bizitza osoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA