Haltsu

Abertzaletasuna eraldatzen

Ekaitz Bergaretxe
2026ko uztailaren 2a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Azken denbora luzeotan politikari eta aditu zenbaiten ahotan entzuten dugu abertzaletasunak garai berrietara egokitu behar duela. Frankismo garaikoa aurkakotasunaren gainean eraiki zela diote, baina orain ezin duela horrela izan. Abertzaletasunak aurkakotasuna baztertu behar du garaikoa izan nahi badu, eta horretarako egoeraren diagnostikoa termino berritan aztertu behar du.

Esoporen Azeria eta Mahatsak datozkit gogora, non mahats ondu ederrak harrapatu ezinik azeriak deliberatzen baitu, ebidentziari muzin eginez, mahatsak ez direla hain goxoak.

Abertzaletasunak egokitu behar du, baiki, mahatsak biltzeko zurubia eginez, baina ez mahatsei uko eginez. Tresnak egokitzea gauza bat da. Helburuz aldatzea… beste bat.

Gainera, abertzaletasunaren erroan dagoen aberriaz ez da hitz egiten. Aberria ere egokitu behar al dugu? Pragmatismoaren izenean akaso bi edo hiru aberritxo behar genituzke? EAE, Euskal Elkargoa eta Nafarroako Erkidegoa? Batean euskara batu bat eta bestean beste euskara batu bat? Euskañola ere funtsean zergatik ez «bere» lurraldeetan? Frantseuskara bestean? Gurean bizi eta lan egiten duten frantses eta espainol sentitzen diren haiek euskal herritarrak al dira? Ez, ni neu frantses edo espainol ez naizen bezalaxe.

Abertzaletasuna egokitu baino, euskal aberria helburu ez dutenek zergatik ez dute abertzale izena alde batera uzten?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA